Azken urteetan bezala, hilabete honetan Zamalbide-Bentak auzoan San Isidro Jaiak ospatzeko helburuarekin, hainbat ekintza antolatu ditugu.
Asteazkenean, hilak 15, hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko San Isidro jaiak.
Larunbatean haur eta gazteentzat antolatutako ekintzekin gozatzeko aukera izango da. Eta igandean Herrikirol Jaia antolatu dugu.
Egitaraua
San Isidro jaiak 2019
Maiatzak 15 asteazkena, San Isidro eguna
11:45 San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
12:00 Herri-meza.
12:45 Txupinazua jaiei hasiera emanez. Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian.
14:00 Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean. Maiatzak 5a baina lehen tiketa erosi beharko da Frantxilla Zahar edo Zamalbide tabernetan.
18:00 Idi probak. Intziñarte (Patxi Irarreta), Matxain eta Mixiyua. Idi parea, 2000 kiloko harriarekin pisu librean. Sarrera doan.
Maiatzak 18 larunbata, haur eta gazteen eguna
10:30 – 13:00 Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako frontoian.
13:00 Haur bazkaria Auzolan Elkartean. 15:00 Apaxi ipuin kontalaria eta tailerrak Perurenako frontoiko lokalean.
16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean. 17:00 Eguraldi ona izanez gero APAR FESTA frontoiaren kanpoko aldean. Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
Eguraldi txarra eginez gero karaokea lokalean.
18:00 Txokolatada bizkotxoekin.
20:30 Afari herrikoia. Musikakin girotua, Auzolan Elkartean 25€ren truke. Aldez aurretik erreserba egin maiatzak 12a baina lehen
Maiatzak 19 igandea jubilatuen eguna
12:00 Herri-meza.
Ondoren, Salda eta bertsolariak eliz atarian:
Sebastian Lizaso, XXXXX eta Xamoa. 12:30 Auzoko 4. Pala Txapelketako finala Perurenako frontoian.
14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean.
18:00 Herri-kirol desafioa: Pentatloia. Eta giza proba: Emarri taldea aurreko urteko marka hausten saiatuko da. Bertsolariak ere arituko dira. Sarrera doan.